Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aizarnazabal
2008ko urriak 8, Asteazkena

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-07-15 | 15:16:37

Ez gaude ados Zarauzko Udalak gay eta lesbianen alde egindako adierazpen soilarekin

Inoiz ez egitea baino berandu egitea hobeto dela esanez, duela aste batzuk haserretu gintuen kontu batekin gatoz. Ekainaren 28aren bueltan Zarauzko Udalak gay, lesbiana, bisexual eta transexualen aldeko adierazpena onartu zuen. EA, EAJ, PSE-EE, EB-Aralar eta PPko ordezkariak ikusi genituen ortzadarren koloreak dituen bandera eskuetan hartuta, prentsaurrekoa ematen. Horren aurrean, baditugu hainbat hausnarketa, kexa eta eskaera herritarrei plazaratzeko.

Zarauzko gay eta lesbiana talde bat

Inoiz ez egitea baino berandu egitea hobeto dela esanez, duela aste batzuk haserretu gintuen kontu batekin gatoz. Ekainaren 28aren bueltan Zarauzko Udalak gay, lesbiana, bisexual eta transexualen aldeko adierazpena onartu zuen. EA, EAJ, PSE-EE, EB-Aralar eta PPko ordezkariak ikusi genituen ortzadarren koloreak dituen bandera eskuetan hartuta, prentsaurrekoa ematen. Horren aurrean, baditugu hainbat hausnarketa, kexa eta eskaera herritarrei plazaratzeko.

Zer diote zuen alderdi politikoek gaiari buruz? Elizaren babesa eta sustengua zarete batzuk; alegia, gay eta lesbianen nortasunaren aurka ari den erakunde indartsuaren sustengu. Zer diozue Elizaren jarrerari buruz?
Gay edo lesbiana izatea ez da orientatzio sexualaren kontu soila. Herri mugimenduen bidez urteetan borrokatu izan da inposaturiko harreman eredu heterosexistaren aurka. Gaur egungo legeek gutxiengo eskubide batzuk paperean onartu badituzte ere, betiko eredua egokitzea besterik ez da izan. Bestela, Zarauzko Udalak zozkatu dituen 12 etxebizitzetan binaka izena emateko zergatik da derrigorrezkoa ezkonduta egotea edo izatezko bikotea izatea? Non daude aukera hau egin ez duten bikoteen eskubideak?
Argazkia soilik
Erroetara joan behar da. Ezin da ekainaren 28a aprobetxatu argazki bat ateratzeko, eguneroko praktikan egiten dituzuen diskriminazio hauen kontzientzia garbituz.
Ongi dago hemendik kanpokoez kezkatzea, Europa eta Hirugarren Mundua eta... gaixoak! Baina hemengo errealitateari erantzutea dagokizue zuei, ez al zarete gure ordezkariak? Argazkiaz gain, zer gehiago egin duzue? Zertan oinarritu eta gauzatuko da adierazpen honetan hartu duzuen konpromisoa? Europako erakundeek ez dutela ezer egiten diozue gainera... Zuek egindako guztiarekin harrituta gaude, pasada bat da eta zorionak zuen lan eskergagatik.
Zuek diozuenez, «lesbianak beraiek» (gu ez garen horiek esan nahi zenuten) ez dira jabetu orain arte egin duten lanaz. Barkatu, baina lesbianak 80ko hamarkadan hasi ziren kolektiboetan antolatzen eta egindako aldarrikapenez oso kontziente ziren. Beraiei buruz hitz egiteko ausardia handiegia duzuela uste dugu. Orain arte, borrokatu duten lesbiana guztien erreleboa hartu dugun lesbiana gazteok ere oso kontziente gara kalean beste neska bati musu ematerakoan zer borrokatzen ari garen. Nola begiratzen duten beste zarauztarrek eta zer-nolako txutxumutxuak jasan behar ditugun.
Zuen adierazpenean diozue, «beraiek ere herritarrak dira». Eta Udaleko ordezkarien artean ez al dago gay edo lesbianik? Noski, hirugarren pertsonan hitz egitea errazagoa da. Baina ez al dugu bada geure burua ikustarazi behar, ez al ditugu erreferenteak sortu behar... Bakoitzak berak sentitzen duena onartzetik abiatzen da borroka hau. Ez pena ematen dizueten gay eta lesbiana gaixo horiek paternalistaki babestuz. Gu zarauztarrak gara, gay eta lesbianak, eta inoiz ez dugu gure herritartasuna zalantzan jarri. Guri Udalak pertsona aske moduan ditugun eskubideak bermatu behar dizkigu, hori da zuen erantzukizuna. Eta zuen hitzek ez dute ez eskubideen bermerik, ez ezer ziurtatzen.
Zer egin duzue?
Ekainak 28 aprobetxatu duzue zuen itxura aurrerakoia irudikatzeko. Benetan hain kezkatuak baldin bazaudete, zergatik ez duzue herriko zenbait talderekin hitz egin? Talde feministek bi ekimen egin zituzten egun horretan, manifestazioa (zuetako inor ikusteko ohorerik ez geuen izan) eta antzerkia.
Bietan, lesbianismoa eta homosexualitatea gure azaletik bizi dugunon aldarrikapenak izan genituen. Zuen adierazpena prentsa bidez iritsi zitzaigun eta gure borroka indartzea baino protagonismoa zuenganatzea izan zela irizten diogu. Izan ere, pentsa, manifestaziorako udaltzainak eskatu ziren eta Udalak ez zituen jarri nahi izan. Ez al da esanguratsua?
Kexa hauek azaltzeko beharra sentitu dugu, argazki hutsak alde batera utzi eta lan sakonagoa egiten hasteko eskatzekoa ere bai.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Urola-kostako Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.