
2008-07-14 | 19:01:28
Zarauztarra TKEko txirrindulariak Gipuzkoako txapeldun
Galdiano eraikuntzak taldeko kadeteek irabazi dute Alegian erlojuaren kontrako Gipuzkoako Txapelketa
txiliku
Galdiano eraikuntzak taldeko kadeteek irabazi dute Alegian erlojuaren kontrako Gipuzkoako Txapelketa
Joan zen larunbatean jokatu zen Alegian kadeteen mailako Gipuzkoako Txapelketa. Hamalau taldek hartu zuten parte eta zarauztarrek irabazi zieten probintziako gainerako talde guztiei. Lasterketan Alegiatik Ordiziarako bidea egin behar zen joan-etorrian 23 km osatzeko. Joanekoan, zarauztarrak bigarren ziren AMPOren atzetik hamar segundoko atzerapenarekin, baina bueltako izugarri baten ondoren 39 segundoko aldearekin irabazi zuten Galdiano taldea osatu zuten Oier Iraolagoitiak, Jon Eizagirrek, Beņat Arangurenek, Nikolas Aristik eta Jexux Garciak. Talde berori infantil mailan ere Gipuzkoako txapeldun izan zen duela bi urte. Ordukoan, Jexux Garciaren tokian Daniel Zufiriak osatu zuen boskotea. Beraz, gainerako laurek bina txapel eta bina maillot dituzte.
SAILKAPENA
1. GALDIANO Eraikuntzak 00.32.00
2. AMPO 00.32.39
3. SICESAL 00.32.40
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.
Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Urola-kostako Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.