Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aizarnazabal
2008ko azaroak 21, Ostirala

;2008-09-05;Orio izango da eskualdeko ordezkari bakarra Kontxako Banderan. Kirola Zumaia eta Zarautz ez dira lehen zazpi traineruen artean sailkatu Donostian jokatu den erlojupekoan

Orio izango da eskualdeko ordezkari bakarra Kontxako Banderan

Kirola Zumaia eta Zarautz ez dira lehen zazpi traineruen artean sailkatu Donostian jokatu den erlojupekoan

aiora larrañaga

Oriok bigarren egin zuen atzo Kontxako badian jokatu zen erlojupeko sailkapen proban eta, ondorioz, aurtengo Kontxako Bandera jokatuko du hurrengo bi igandeetan. Hala ere, izan ziren eskualdean etxera sentipen gazi gozoz beteta itzuli behar izan zutenak ere. Izan ere, Zumaiako eta Zarauzko taldeak ez zuen lortu erlojupekoan lehenengo zazpi traineru onenen artean sartzea.

Goiz-goizetik martxan

Goiz-goizetik arraun mundua martxan jarri zen atzo Donostian. Mila koloretako traineruek, arraun klubetako kideek, estropadaren antolatzaileek eta beste hainbeste elementuz bete zuten Donostiako portu ingurua.

12:00etan egin zen Donostiako udaletxean erlojupekoan parte hartu behar zutenen artean zozketa, bakoitzak zenbatgarren postuan irten behar zuen erabakitzeko. San Migel ligako aurreneko zazpiak eta Astillero ziren faboritoak, zortzi guztira, baina denek zekiten zazpi taldek bakarrik lortuko zutela estropada garrantzitsuenean jokatzea.

Maniobra gaizki egiteak, zorte txarra izateak edota memento egokian olatu bat hartzeak asko aldatu zezakeen sailkapena.

Ezustekoak izan ziren

Itsasoan olatu txikiak zebiltzan erlojupekoari hasiera eman zitzaionean. Zumaia izan zen eskualdeko taldeetatik irteten lehena; 50 paladatako erritmoan atera ziren zumaiarrak.

Jarraian, bostgarren postuan, Zarauzko taldea irten zen. Hauek ere erritmo onean atera ziren eta 10:08;66 denboran hartu zuten ziaboga; estropada nagusian izateko aukera zuela zirudien, baina azken luzean gainontzeko taldeek aurrea hartu zioten eta ez zuen lortu estropada nagusirako sailkatzerik. 8. sailkatu zen, 20:14 denborarekin; hau da, Kontxako estropadaren atarian geratu zen Zarautz.

18:10 inguruan eman zion Oriok erlojupekoari hasiera, 49 paladatako erritmoan. Bizi joan ziren eta 10minutu azpitik ziaboga hartu zuen talde bakarra izan zen. Itzulerako luzea ere bikaina egin zuen eta 19:57:52 denborarekin amaitu zuen erlojupekoa. Urdaibai izan zen Orio baino denbora hobea egitea lortu zuen traineru bakarra.

Arraunzaleak adi-adi

Eskualdeko arraunzale ugari Donostian gertatzen zenaren zain izan ziren atzo arratsaldean. Telebistari begira batzuk, irratia entzuten beste zenbait eta ahal zutenak, berriz, Donostian izan ziren, estropada bertatik bertara ikusten.

Izan ere, ez zen gutxiagorako, denboraldiko estropada garrantzitsuenaren atarian aurkitzen baitziren Orioko, Zarauzko eta Zumaiako traineruak.

############

sailkapena

Sailkatuta taldeak

Urdaibai 19:45;80

Orio 19:57,52

San Pedro 19:57;64

Astillero 19:58;08

Castro 20:02;30

Hondarribia 20:08;72

Tiran 20:10;20

Donostiarrak -

############

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.