Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aizarnazabal
2008ko irailak 5, Ostirala

;2008-06-01;'www.artiaaldizkaria.com' abian. Aizarnazabal 'Artia' aldizkaria ekainaren bukaeran argitaratuko dute, baina webgunea martxan dago jada

'www.artiaaldizkaria.com' abian

Aizarnazabal 'Artia' aldizkaria ekainaren bukaeran argitaratuko dute, baina webgunea martxan dago jada

aiora larrañaga

Artia Aizarnazabalgo aldizkaria sortzen ari da herritar talde bat eta ekainaren buekaeran lehen zenbakia argitaratuko dute. Hala ere, Aizarnazabali buruz gehiago jakin nahi dutenek, www.artiaaldizkaria.com-en horretarako aukera izango dute. Aldizkariaren sortzen ibili den Mikel Aiertzaren iritziz, «webgunean aldizkariaren atalak azaltzeaz gain, azken albisteak irakurtzeko aukera ematen du. Pasa berri den I.Uztarri Motzeko Idi Probetako informazioa eta argazkiak, besteak beste».

Horretaz gain, Inkesta izeneko atalean Zer behar ikusten duzue Aizarnazabalen? galdera erantzuteko aukera dute aizarnazabaldarrek. Beste gaiei buruzko iritziak eta gutunak ere artiaaldizkaria@hotmail.com-era bidali ditzakete.

Herritarren laguntza

«Herritarren laguntza beharrezkoa da aldizkaria aurrera irten dadin. Laguntzarik ezean asko kostako baitzaigu zenbaki gehiago argitaratzea» aitortu du Aiertzak. Bestalde, «orain arte jaso dugun laguntza ere eskertu nahi dugu».

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.