Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aizarnazabal
2008ko irailak 5, Ostirala

;2008-05-06;Herri aldizkaria sortzeko asmoa dute herritarrek. Aizarnazabal Herri informazioa jasoko duen aldizkaria uda aurretik argitaratu nahi dute herritarrek

Herri aldizkaria sortzeko asmoa dute herritarrek

AizarnazabalHerri informazioa jasoko duen aldizkaria uda aurretik argitaratu nahi dute herritarrek

a. larrañaga

Aizarnazabalgo Udaleko Kultura Sailak adierazi duenez, herri informazioa jasoko duen aldizkari bat argitaratu nahi du herritar talde batek uda aurretik.

Argitalpenean herriari dagozkion hainbat gai jorratuko dira, hamaika ikuspuntutatik. Hori dela eta, nahi dutenek bertan parte har dezaten zenbait aukera planteatu dituzte sortzaileek. Horretarako idatziak, proposamenak, kritikak, eta beste hainbeste artiaaldizkaria @hotmail.com helbidera bidali beharko dira.

Inkestaren atalean herritarrek Zer behar ikusten duzu herrian? galderari erantzutea ere gustatuko litzaieke, helbide berean. Erantzunak anonimoak izan daitezke, baina sexua eta adina zehaztea ezinbestekoa da, ondorioak atera ahal izateko.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.