Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aizarnazabal
2008ko irailak 5, Ostirala

Eztabaidak

urola-kosta

2007-11-21

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontra kanpaina ugari egin arren, oraindik ere erasoak gertatzen dira. Non dago arazoa?

Jasotako mezuak:

7

2007-12-11

Guztiz ados Ispasterren azken idatziarekin. Eta oraindik larriago: tratu txarren kontua uste baino goizago ematen ari da, eta gugandik gertu, ez dira Almeriako kontuak.

6

ISPASTER | 2007-11-23

Gure adinekoen artean (nik oraindik ez ditut 30 urteak bete) ere errespetu ezan hezituak eta haurtzaro eta nerabezaro osoan dena eman dioten neska-mutil ugari daude. Etxera mozkortuta iritsi eta gurasoek beste alde batera begiratu, irakasleak zigortu eta gurasoak ikastetxera irakasleari azalpen eske, haurrak PS3a nahi duela (hasieran 600€tik gora balio zuen), hori oparitu eta gainera asteburoro nahi beste diru parrandan joateko, eta abar. Horrela belaunaldi berekoi eta inoiz ezezkorik jaso ez duena sortzen ari gara. Hori da nere ustez gure adinekoek masailekoetarako duen joeraren arrazoi handiena.

5

2007-11-23

Adibideak ondo daude, eta nik uste oreka bilatzea dela kontua, batzuetan batek egingo du lan, besteetan besteak, langabezia hilabeteak.... dena aldatu daiteke eta harremanetan oreka baldin badago, kitto. Baina hemen eztabaida, desoreka da. Erasoak oraindik gertatzen direla, eguneroko errealitatea direla. Nik 25 urte ditut eta nire adineko batek emakume bat jipoitu dezakeela pentsatzeak eskemak hausten dizkit. Nik pentsatu izan dut garai batekoak baino berdintasun gehiagorekin hazitakoa nintzela. Eta gizon zahar eta beste garai batekoen jarrera zela. Baina konturatzne naiz, nire klasekidea edo belaunaldikoa izan daitekeela erasotzailea. Eta berriro diot, ea zer eskema diferente jaso ditugun, nik oso urrun sentitzen baitut bai erasotzek ogaitasuna eta balizko arrazoia. Nola iritsi dira hori egitera?

4

Ispaster | 2007-11-23

Agian pentsamolde tradizionalistegia izango dut, baina nere etxean otordu ia guztiak nere bikoteak prestatzen ditu (ni gizonezkoa naiz), hautsa kendu eta bestelako lan batzuez gain. Ni beste eginbehar batzuez arduratzen naiz (erosketak egin, oheak egin, sukaldea eta kumuna garbitu...). Lana dela eta egunero 23:00tan iristen naiz etxera eta orain arte inoiz ez dit nere andregaiak esan "egin ezazu zuk afaria, nik logurea dut", "kalera noa lagunekin" eta abar. Mahaian izaten dut afaria prest lanetik itzuli eta dutxatzerako, elkarrekin afaldu eta eguneko gauzak kontatzeko. "Inposaketa patriarkala" al da hori? Ez, maitasuna da. Norbera bestearengatik sakrifikatzeko ahalmena.

3

Ispaster | 2007-11-23

Errua "konsentitutako" gizonarena dela aipatzen duen iritzi-emaileari esango nioke alde berdinetik daudela bai gizon zein emakumeak bere gurasoekin bizi izan direnean "konsentituta" egon direnak (gero eta gehiago gainera, ume bakarra izatearen joerarekin). Gakoa zera da, beste pertsona norbere jabegokoa bezala ez ikustea eta, norbere izaerarekin bat ez datorrenean, hau uzteko gai izatea. Makina bat neska eta mutil daude ezezkorik ezin esan ibili behar duzula, beren bizitza osoan gurasoek dena eman diotelako. Nere ustez, zuk aipatzen duzun arrazoi hori arazoaren osagarri bat baino ez da, beste osagarrietako bat bestearenganako errespetuan hezitzearen faltan dago (areagotzen ari den arazoa).

2

2007-11-22

Aurreko iritzia idatzi duenari esango nioke, batzutan amaren semeek dituzten bikoteak ez direla emakumezkoak. Baina egia da, askotan hala dituztela ere, eta egoera horiek errepikatu egiten direla. Nere ustez, gizonon artean dago gako handienetako bat. Oraindik askok ez dugu sinetsi erabat berdintasunik ezak gizonok ere zapaldu egiten gaituela. Ez digu mesederik egiten. Gizonok ere galtzaile garela sentitzera iritsi behar dugu, eta berdintasunarekin irabazle irtengo garela. Bestela ematen du berdintasunarekin emakumeek esparrua irabazi eta gizonok galdu egingo dugula. eta ez da hala. Guztiok irabaziko dugu, guztiok gaudelako kaltetuta gaur egun.

1

2007-11-21

Familia ereduan, seme-alaben arteko heziketa beti izan da ezberdina. Semeari ia gehiengoa egina eman zaio, alabari berriz, egitea tokatu zaio. Ez kasu guztietan noski, baina arazoa dutenen gehiengo gizonezkoa "gaizki" hezitako semea da. Amaren ustez, "ondo hezitzea"ren eredu okerra. Benetan, seme horrek bikotea duen egunean, edota bikotekidearekin elkarbizitza hasten duenean hasten dira arazoak, bere heziketa eredua apurtu egiten baita. Lehen amak "konsentitutakoa"ri, orain EZEZKO borobilez erantzuten dio bikoteak. A bai? Tori jipoia. Amaren semea: Afaria egin laztana, gaur futbola ikusi behar dut eta. Bikotea: Ez, gaur lagunekin kalera noa eta zerbait afalduko dut kalean, zeuk prestatu behar duzuna. Amaren semea: Nola? Kalera? Eta afaria nork egin behar dit. Gaur egun, emakumeek daukate "modernegi" izatearen errua, eta amaren semeen jarrera, aurreko heziketaren ondorio garbi bat da, egoismo handia dago guztiaren barruan, eta autoestima bajua. Horrek amorrua sortzen du. Amorru handia.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.