Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aizarnazabal
2008ko maiatzak 17, Larunbata

2005-02-28 | 11:36:47

Gizartea

Aizarnazabalgo enpresa batetik 300 kilo altzairu herdoilezin lapurtzen ahalegindu diren lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak

Andoain eta Hernaniko lau gazteak atzo gaueko 22:15 aldera atxilotu zituzten

Aizarnazabalgo Odrinox enpresatik 300 kilo altzairu herdoilezin lapurtu nahian ari ziren lau gazte atxilotu zituen atzo gauean Ertzaintzak. Herritar baten deia jaso ondoren, ertzainak enpresara joan ziren, eta bertan atzeman zituzten 22 eta 26 urte arteko lau gazteak, altzairua lapurtu nahian.

Ertzaintzak hedabideei jakinarazi dienez, atzo gaueko 22:15 aldera, herritar batek Ertzaintzara deitu zuen, Aizarnazabalgo Odrinox enpresan lapurreta egiten ari zirela susmatuta. Izan ere, enpresaren atarian furgoneta bat zegoen, eta enpresaren barruan jendea ikusten zen.
Ertzaintzaren patruila bat enpresara joan zen, eta furgoneta aurkitu zuen, aurrean bi lagun zituela, eta beste bi atzean altzairu herdoilezina kargatzen ari zirela. Ertzainek ea zertan ari ziren galdetuta, lanean ari zirela erantzun zuten gazteek, "txatarra biltzen".
Ertzainek enpresaren atea aztertu zuten orduan, eta sarrerako atea irekitzeko sistema elektrikoa nolabait maneiatuta zegoela ohartu ziren, eta gazteek furgoneta barruan 300 kilo altzairu inguru zituztela. Horren aurrean, lau gazteak atxilotu zituzten, lapurretagatik.
Gaua atxilotuta eman dute gazteek, eta gaur goizean ziren igarotzekoak Azpeitiako Guardiako Epaitegitik.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.