Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aizarnazabal
2008ko maiatzak 17, Larunbata

2008-01-18 | 14:53:44

Gizartea

Telefono haria lapurtzen saiatu dira

Asteazken gauean eta atzo goizean telefono zerbitzurik gabe egon da herria.

Asteazkenean 150 metro telefono hari moztu zuten, baina ez zuten lapurtzerik lortu. Lapurrak ez dituzte harrapatu eta Ertzaintza beraien bila dabil.

Aizarnazabal telefono haririk gabe gelditu zen asteazkenean eta atzo (ostegunean). Asteazken gauean 150 metro telefono hari moztu zituzela adierazi du Udalak. Astearte gauean ere lapurtzen saiatu zirela adierazi du Udalak. Ertzaintzak jakitera eman duenez, astearte gauean Aizarnazabal eta Zestoa artean (Forjas Iraeta parean) jarritako kontrolaren ondorioz, lau lagun identifikatu zituzten, gertaera honekin zerikusia zutelakoan. Ertzaintzaren iturrien arabera, autoan hariak mozteko tresneria zuten arren, ekintza beraiei leporatzeko frogarik ez zeukaten. Susmagarri jo zituzten arren, ez zituzten atxilotu. Ertzaintzak, kasua aztertzen darraiela adierazi du.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.