
2006-05-19 | 12:23:53
Kultura
Herritarren proposamenak bildu nahi dituzte Mikel Jaietarako
Gaur bilera egingo dute jaiak antolatzen hasteko
Mikel Jaiak antolatzeko bilera irekia egingo dute gaur 18:30ean Kultur Etxeko bilera gelan. Bilera honetara herriko elkarte, talde eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte. Mikel Jaiak antolatzeko herritar denen ekarpenak bildu nahi dituzte. Herritarren batek ekarpenen bat izango balu maiatzean zehar liburutegian edo udaletxean jankinarazi dezake edo nahi izanez gero idatziz udaletxeko buzoian edo herriko web orriaren bitartez egin daiteke.
Oskar | 2006-05-20
Patetikoa ("Mikel Jaiak"-ena).
Imanol Etxabe | 2006-05-19
Zer dela eta eman zaie azken urte hauetan herriko jaiei Mikel Jaiak izena? Herrian beti Samielak deitu izan diegu jaiei. Nik neuk egokiago ikusten dut, batzutan programetan jarri izan den bezala, Mikel Deunaren Jaiak edota Sanmielak soilik. Euskaratu behar badugu euskaratu dezagun ongi. Nahi izan edo ez jaiak santu edo santa desberdinen inguruan ospatzen ditugu. Era berean inguruko herrietako jaiei Telmo jaiak, Kepa jaiak, Jon jaiak, Iņaki jaiak, Pelaio jaiak, Ana jaiak deitu behar al diegu??
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.