
2005-05-19 | 16:41:50
Politika
"Jarduneko" egoera egonkortzeko eskatu du Aizarnazabalgo Udalak
Espainiako Fiskaltzari erantzunez, "ezkutatzeko ezer" ez duela adierazi du
2003an EAEko Udal hauteskundeak izan zirenetik, aurreko legegintzaldiko ordezkariekin "jarduneko" Udal gisa aritu dira Irura, Leaburu, Aizarnazabal, Itsasondo eta Hernialdeko Udalak. Herri horietako plataformak baliogabetu egin zituen Espainiako Justiziak, eta legez zinegotzi eta alkate izatea egokitu zitzaienek uko egin zien beraien postuei. Beraz, aurreko legegintzaldiko kargudunek jarraitzen dute Udaletan, "jarduneko" egoeran. "Bigarren mailako instituzio" izaten ez dutela jarraitu nahi, eta beraien egoera egonkortzeko eskatu dute.
Herri horietan baliogabetutako plataformek gehiego osoa lortu zuten, Itsasondon izan ezin— han bozen %48a berenganatu zuten—. Legez ateratako EAJ-EAko 34 zinegotzik eta PSE-EEko batek beraien karguak hartzeari uko egin zioten, eta beraz, aurreko udalek jarraitu zuten aurrera, "jarduneko" egoeran. Beraien egoera egonkortzeko eskatu dute orain, ez dutelako "bigarren mailako instituzio" gisa jarraitu nahi.
Horretaz gain, hauteskundeetan "herritarrek hartutako erabakia errespetatzeko" eta egungo udalbatzarraren "legitimitatea" onartzeko ere eskatu dute.
Espainiko Fiskalak Guardia Zibilari egindako informazioa eskaera dela eta "ezkutatzeko ezer ere ez" dutela azaldu dute, eta "Itun antiterrorista bertan behera uzteko" eskatu diete PSOEri eta PPri.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.