Edukira joan

Urola Kostako Hitza

Aizarnazabal
2008ko maiatzak 17, Larunbata

Azken ordukoak

2008-05-14 | 15:47:28

‘I. Uztarri Motzeko Proba’ antolatu du AIPEk

Lau egunetan zehar inguruko herrietako eta auzoetako partehartzaileak jardungo dira txapelketa jokatzen

Idi proba zaleen bilgune izango da asteburu honetan Aizarnazabal. Maiatzaren 16an hasi eta lau egunetan zehar 'I. Uztarri Motzeko Proba' egingo baita herriko plazan. Herrian jokatzen diren proba guztien moduan, astebukaerakoa ere Aizarnazabalgo Idi Proba Elkarteak antolatu du; idi bakarrarekin jokatuz antolatzen duten lehen aldia izango da aurtengoa

Ez du erantzunik

2008-01-18 | 14:53:44

Telefono haria lapurtzen saiatu dira

Asteazken gauean eta atzo goizean telefono zerbitzurik gabe egon da herria.

Asteazkenean 150 metro telefono hari moztu zuten, baina ez zuten lapurtzerik lortu. Lapurrak ez dituzte harrapatu eta Ertzaintza beraien bila dabil.

Ez du erantzunik

2007-09-28 | 14:58:37

Samiel jaiak hasi dira Aizarnazabalen

Jaien aurkezpena egin dute hainbat herritarrek "bertso hizketaz"

Ez du erantzunik

2007-06-16 | 15:14:27

EAE-ANV alderdiko Aizpea Manterola izango da alkate berria

EAE-ANV alderdiak hartuko du Aizarnazabalgo alkatetza, eta Aizpea Materola gaztea izango da alkate berria. Aurreko legegintzaldian Aizarnazabalgo ezker abertzaleko alderdia ilegalizatu ostean aurreko udalbatzak jarraitu behar izan zuen, ezker abertzalekoa hau ere.

Ez du erantzunik

2006-05-19 | 12:23:53

Herritarren proposamenak bildu nahi dituzte Mikel Jaietarako

Gaur bilera egingo dute jaiak antolatzen hasteko

Mikel Jaiak antolatzeko bilera irekia egingo dute gaur 18:30ean Kultur Etxeko bilera gelan. Bilera honetara herriko elkarte, talde eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte. Mikel Jaiak antolatzeko herritar denen ekarpenak bildu nahi dituzte. Herritarren batek ekarpenen bat izango balu maiatzean zehar liburutegian edo udaletxean jankinarazi dezake edo nahi izanez gero idatziz udaletxeko buzoian edo herriko web orriaren bitartez egin daiteke.

2 erantzun

2006-05-11 | 17:59:06

Herritarrak ez daude gustura osasun zerbitzuarekin

Sinadurak bilduko dituzte zerbitzua hobetzeko eta Osakidetzan

Azken urteotan herrian bertan dute osasun zerbitzua baina herritarrak ez daude gustura. Astean hiru aldiz joaten da Zestoako anbulatoriotik sendagilea eta erizaina baina beti ordua hartzeko trabak izaten dituztela diote herritarrek. Orain sinadurak biltzen hasiko dira Osakidetzan aurkezteko eta zerbiztua hobetzeko.

Ez du erantzunik

2005-05-19 | 16:41:50

"Jarduneko" egoera egonkortzeko eskatu du Aizarnazabalgo Udalak

Espainiako Fiskaltzari erantzunez, "ezkutatzeko ezer" ez duela adierazi du

2003an EAEko Udal hauteskundeak izan zirenetik, aurreko legegintzaldiko ordezkariekin "jarduneko" Udal gisa aritu dira Irura, Leaburu, Aizarnazabal, Itsasondo eta Hernialdeko Udalak. Herri horietako plataformak baliogabetu egin zituen Espainiako Justiziak, eta legez zinegotzi eta alkate izatea egokitu zitzaienek uko egin zien beraien postuei. Beraz, aurreko legegintzaldiko kargudunek jarraitzen dute Udaletan, "jarduneko" egoeran. "Bigarren mailako instituzio" izaten ez dutela jarraitu nahi, eta beraien egoera egonkortzeko eskatu dute.

Ez du erantzunik

2005-02-28 | 11:36:47

Aizarnazabalgo enpresa batetik 300 kilo altzairu herdoilezin lapurtzen ahalegindu diren lau gazte atxilotu ditu Ertzaintzak

Andoain eta Hernaniko lau gazteak atzo gaueko 22:15 aldera atxilotu zituzten

Aizarnazabalgo Odrinox enpresatik 300 kilo altzairu herdoilezin lapurtu nahian ari ziren lau gazte atxilotu zituen atzo gauean Ertzaintzak. Herritar baten deia jaso ondoren, ertzainak enpresara joan ziren, eta bertan atzeman zituzten 22 eta 26 urte arteko lau gazteak, altzairua lapurtu nahian.

Ez du erantzunik

Agenda

Irteera

Lurrun trenean ibilaldiak
AZPEITIA, Trenbidearen Euskal Museoa - 2008-05-17

Erakusketa

Pintura eta argazkiak
ZARAUTZ, Wozzeck arte galeria - 2008-03-31

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.