
2009-05-22 | 17:46:27
Gipuzkoako afizionatu txirrindulari txapelketa izango da bihar
Txapelak, 111 kilometroak azkarren egiten dituzten elite mailako eta 23 urtez azpikoentzako izango dira
Aizarnazabal Gipuzkoako txirrindularitzaren hiriburu bihurtuko da asteburuan, afizionatu mailako Gipuzkoako Txapeldu tituluak bertan emango baitituzte. Hitzordua bihar izango da, 09:30etatik aurrera. Lasterketa bakarra izango bada ere bi txapel banatuko dituzte: elite mailakoentzat bat eta 23 urtez azpikoentzat bestea.
2008-11-18 | 18:59:51
Etxeetan igogailuak ipintzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak
Bi edo solairu gehiagoko etxebizitza bakoitzari 6.000 euro emango zaizkio gehienez ere
Aizarnazabalgo Udalak diru-laguntzak emango ditu herrian igogailurik ez duten etxebizitzetan igogailuak ipintzeko. Joan den urriaren 30eko bilkuran onartutako arautegiaren asmoa etxebizitzen irisgarritasuna hobetzea da, batez ere mugikortasuna mugatuta duten herritarrei ohiko etxebizitzetarako sarbidea erraztea. Etxepe bakoitzari gehienez ere 6.000 euroko laguntzak emango dituzte eta eskaerak egiteko azken eguna abenduaren 6a izango da. Aizpea Manterola alkateak esan duenez «herritarren aldetik izandako zenbait eskaerari erantzuteko eta irisgarritasun plana jarraitzeko» neurria da hau.
2008-09-18 | 16:46:17
«Helburua da bertsoen aitzakian bildu eta ondo pasatzea»
Herrian dagoen afizioa aprobetxatuz, haurren bertso eskolan lanean jarraitzea eta helduen bertso-talde bat osatzea da Adiskidekoen helburua
Euskal Jai egunean Aizarnazabalen primerako bertso saioa ikusteko aukera izango da. Taulagainean Iker Zubeldia, Maialen Lujanbio, Andoni Egańa eta Sebastian Lizaso; gai jartzaile, berriz, Unai Elizasu. Aizarnazabalgo Adiskide Bertso Taldeko Mikel Aiertza eta Abel Etxabe herriko bertsolaritza jarduerak sustatzen dihardute azken urtetan.
2008-06-18 | 15:50:53
Ohitura berreskuratuz Gazte Eguna ospatuko da
Azken urteetan izandako gorabeherak gainditu ondoren, Adiskide Gazte Taldea da antolatzailea
Udaren etorrerarekin batera, eskualdeko herrietan eta auzoetan jaiak eta egun bereziak izaten dira noiz nahi. Asteburu honetan aizarnazabaldarren txanda izango da, Gazte Eguna ospatuko baitute herrian. Iaz antolatu ez bazuten ere, Adiskide Gaztetxekoek «gogoz» heldu diote indar berritutako proiektuari.
2008-05-14 | 15:47:28
‘I. Uztarri Motzeko Proba’ antolatu du AIPEk
Lau egunetan zehar inguruko herrietako eta auzoetako partehartzaileak jardungo dira txapelketa jokatzen
Idi proba zaleen bilgune izango da asteburu honetan Aizarnazabal. Maiatzaren 16an hasi eta lau egunetan zehar 'I. Uztarri Motzeko Proba' egingo baita herriko plazan. Herrian jokatzen diren proba guztien moduan, astebukaerakoa ere Aizarnazabalgo Idi Proba Elkarteak antolatu du; idi bakarrarekin jokatuz antolatzen duten lehen aldia izango da aurtengoa
2008-01-18 | 14:53:44
Telefono haria lapurtzen saiatu dira
Asteazken gauean eta atzo goizean telefono zerbitzurik gabe egon da herria.
Asteazkenean 150 metro telefono hari moztu zuten, baina ez zuten lapurtzerik lortu. Lapurrak ez dituzte harrapatu eta Ertzaintza beraien bila dabil.
2007-09-28 | 14:58:37
Samiel jaiak hasi dira Aizarnazabalen
Jaien aurkezpena egin dute hainbat herritarrek "bertso hizketaz"
2007-06-16 | 15:14:27
EAE-ANV alderdiko Aizpea Manterola izango da alkate berria
EAE-ANV alderdiak hartuko du Aizarnazabalgo alkatetza, eta Aizpea Materola gaztea izango da alkate berria. Aurreko legegintzaldian Aizarnazabalgo ezker abertzaleko alderdia ilegalizatu ostean aurreko udalbatzak jarraitu behar izan zuen, ezker abertzalekoa hau ere.
Behe Bidasoako Hitzaren aurkezpen bideoa
Behe Bidasoako Hitza
Jaiak
Zubialde auzoko bazkaria
AIZARNAZABAL, Aizarnazabalgo Zubialde auzoan - 2009-07-04
Jaiak
Zubialdeko jaiak
AIZARNAZABAL, Zubialde - 2009-07-04
Esaldia
Eskaladak dena eman dit. Eskalatzen hasi ez banintz bestelakoa nintzateke Gorka Karapeto (Berria, 2009-01-09)
Izoztutako tximista ikusgarriak
Igande arratsaldean dardarka jarri zen eskualdea. Euri zaparradez gain, txingor jario gogorra izan zen, trumoiak borborka, eta noski, tximistak etengabe. Normalean, begirik azkarrenek ere lanak izaten dituzte tximistak garbi ikusteko. Lorentxo Portularrumek lortu du tximistak izoztea. Modu ikusgarrian, gainera. Lorentxo Portularrume
Urola-kosta
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Bilgune Feministak abortatzeko eskubidea norberak izatea aldarrikatu du, "abortuak libre eta doan" izan behar duela esan dute. Zer iritzi duzu zuk honi buruz?
Jasotako azken mezua:
maitane | 2009-05-12
Gaur egungo legearen arabera ezin da abortatu supuesto oso zehatzetan izan ezik eta hortik kanpora p...(+)
© Urola-Kostako Hedabideak S.L. - Zelai Ondo 23, 20800 - ZARAUTZ - Tel.: 943 890017
Faxa: 943 134122 - E-posta: urolakosta@urola-kostakohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Urola-Kostako Hedabideak S.L.ko kideak: Artzape (Getaria), Baleike (Zumaia), Danbolin (Zestoa), Txaparro (Zarautz) eta Uztarria (Azpeitia)
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Urola Kostako Berriak Kultur Elkartea: 58 gizarte eragile.